ItzuliSOM-01

AVAIM (Asociación Vasca para la Ayuda a la Infancia Maltratada – Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) 1989. urtean hasi zen sortzen. Orduan, adituen talde bat bildu zen tratu txarrak jasan dituzten haurrak defendatu eta laguntzeko gai zen elkartea antolatzeko asmoz. Ilusio horren ondorioz, 1990. urteko urtarrilean AVAIM legez eratu zen eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren Elkarteen Erregistroan inskribatu zen (AS/G/1842/1990).

Irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta Eusko Jaurlaritzak Erabilgarritasun Publikoko aitortu zuen 2007. urtean. Adingabeen eskubideak defendatzearekin sentsibilizatuak dauden pertsonak eta erakundeak integratzen dira. Modu berean, eremu desberdinetako (psikologia, pedagogia, gizarte-lana, zuzenbidea, hezkuntza, medikuntza…) adituak daude eta beren ahaleginak elkartzen dituzte Euskal Herriko haurrengan eta gazteengan tratu ona sustatzeko.

AVAIM Haurren Tratu Txarrak Prebenitzeko Elkarteen Federazioaren (FAPMI) kide fundatzailea da eta gaur egun oraindik bilera eta batzarretan parte hartzen du.