AVAIM erakundearentzat eta Haurren Tratu Txarrak Prebenitzeko Elkarteen Federazioarentzat (FAPMI-ECPAT España) eta kide diren elkarteentzat oso garrantzitsuak eta premiazkoak dira lege-eremuan eta haurrek nahiz nerabeek eremuan parte hartzen dutenean hobetzeko proposamenak. Horregatik, egokitzat jotzen dugu maila desberdinetan eztabaida-gunea sustatzea. Nolanahi ere, administrazioetako ordezkariek, baita haurrekin eta nerabeekin nahiz familiekin zuzenean lanean diharduten erakunde eta organismoetakoek ere parte hartu ahal izango dute. Era berean, bertan izango dira lege-prozeduretan haurrak eta nerabeak nahiz familiak laguntzen dituzten adituak (epaileak eta fiskalak, abokatuak, talde psikosozialak eta epaitegietan biktimei arreta eskaintzeko zerbitzuak).
Programaren etapa berri honetan gure helburu nagusia Gomendioen eta Praktika Onen sorta egitea da, bai justiziaren eta legeen eremuan haurren eta nerabeen arretarekin zerikusia duten lege- eta administrazio-alderdiak aldatzeko, bai laguntzen dietenen praktika profesionala hobetzeko.

HELBURUAK

Eztabaida-gunearen helburuak honako alderdietan zehazten dira:

1.Legearen eta justiziaren eremuko profesionalen eta tratu txarren, abusuen eta ustiapenaren biktimak izanik, adingabeen arretan zuzenean lanean diharduten beste eremu batzuetako adituen artean topaketa-, eztabaida- eta analisi-gunea eratzea.

2.Praktika onak nahiz esperientziak identifikatzea eta partaideen testuinguru profesionalera horiek transferitzeari buruz eztabaidatzea.

3.Justiziaren eremuko profesionalen prestakuntza-beharrak definitzea.

4.Egungo lege- eta prozedura-esparrua hobetu eta berritzeko proposamenak egitea, haurren eskubideen ikuspegia integra dezaten.

5.Erabakitzeko gaitasuna duten eragileei aurreko helburuekin bat aldaketa egokiak egiteko proposamenak eta argudioak eskuratzea.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *