About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 40 blog entries.

Zer da Kikoren Erregela?

Kanpaina sentsibilizatzeko material-multzoan oinarritzen da. Guraso, familia eta zaindarientzat da. Aurrerago, atal berezian, materialak aurkezten dira. Muga pertsonalak definitzeko eskubideari eta gustuko ez badute ukitzeari uko egiteko eskubideari buruz haurrekin modu positiboan eta lengoaia ulergarriarekin hitz egitea du helburu. Halaber, zaintzen dituzten pertsonekin gai horiei buruz konfiantza osoz hitz egin dezaketela azaltzen laguntzen du.
“Kikoren Erregela” […]

By |February 18th, 2015|Kikoren Erreglea|0 Comments

Haurrekiko eta nerabeekiko erakundeen tratu txarrak prebenitzeko dekalogoa

Nahiz eta, oro har, haurrekiko tratu txarrak familiaren testuinguruari atxiki, haurra edo nerabea bizi-eremu ala -espazio desberdinetan garatzen da.
Egia da tratu txarrak familian nagusi direla eta horietan eragina handiagoa dela eta, aldi berean, kalteak larriagoak direla, familia agertokia denean. Dena den, horrekin ez da justifikatu behar eskolan, ospitalean, epaitegian edo egoitza- ala familia-harreran dauden abusuei […]

By |February 18th, 2015|tratu txarrak prebenitzeko dekalogoa|0 Comments

2014ko azaroaren 6-7an kongresua

AVAIMek, FAPMIrekin batera, Tratu Txarrak pairatu dituzten Haurrei buruzko XII. Kongresua antolatu du azaroaren 6an, 7an eta 8an Bilboko Deustuko Unibertsitatean.
Kongresuaren izenburua hurrengoa izan da: “Ikuspuntuak eraikiz: haurrak babestea, eskubideen eta legearen ikuspegiaren aldetik”.
Argibide gehiagorako: www.congresofapmi.es

By |October 24th, 2014|Congreso Fapmi|0 Comments

Haurrekiko sexu-abusuari buruzko informazio-jardunaldia

AVAIMek urriaren 24an haurrekiko sexu-abusuari buruzko informazio-jardunaldia antolatu zuen “Bostetik bat” kanpainaren barruan. Hori Kontseilu Europarrak gure haurren artean edozein sexu-abusuaren mota prebenitzeko sortu du.
Jardunaldia Donostian izan zen eta 100 pertsona bertaratu ziren. Psikologoak, gizarte-langileak, hezitzaileak, irakasleak… elkartu ziren. Besteak beste, ondorengo alderdi garrantzitsuak landu ziren: hautematea, jakinaraztea eta “Kikoren Erregelari” buruzko materiala.
Argibide gehiagorako: www.underwearrule.org