Nahiz eta, oro har, haurrekiko tratu txarrak familiaren testuinguruari atxiki, haurra edo nerabea bizi-eremu ala -espazio desberdinetan garatzen da.
Egia da tratu txarrak familian nagusi direla eta horietan eragina handiagoa dela eta, aldi berean, kalteak larriagoak direla, familia agertokia denean. Dena den, horrekin ez da justifikatu behar eskolan, ospitalean, epaitegian edo egoitza- ala familia-harreran dauden abusuei arretarik ez eskaintzea edo horietaz ahaztea. Erantzukizuna kualitatiboki eta kuantitatiboki halako kasuetan desberdina da. Estatuak, herri-administrazioak edo edozein erakundek haurraren edo nerabearen erantzukizuna denbora batez edo etengabe bere gain onartzen duenean, haurrei familiak baino hobe arreta eskaintzeko gai dela inplizituki esaten ari da. Horregatik, erakundeek beren barruan ez dute abusurik baimendu behar eta egunero haurren ongizatea sustatzearen alde lan egin behar dute.