Kanpaina sentsibilizatzeko material-multzoan oinarritzen da. Guraso, familia eta zaindarientzat da. Aurrerago, atal berezian, materialak aurkezten dira. Muga pertsonalak definitzeko eskubideari eta gustuko ez badute ukitzeari uko egiteko eskubideari buruz haurrekin modu positiboan eta lengoaia ulergarriarekin hitz egitea du helburu. Halaber, zaintzen dituzten pertsonekin gai horiei buruz konfiantza osoz hitz egin dezaketela azaltzen laguntzen du.

“Kikoren Erregela” gurasoei eta hezitzaileei laguntzeko gida erraza da. Beste pertsona batzuek haurrei non ez dieten ukitu behar, nola erreakzionatu behar duten edo laguntza eskatzeko nora jo behar duten azaltzea du xede.